Eskulan saioa eta mus lehia antolatu ditu Getariako Gure Esku Dagok

Aiora Larrañaga Solabarrieta 2014ko maiatzaren 9a

Getariako Gure Esku Dago taldeak biharko hainbat ekitaldi antolatu ditu, haur eta helduei zuzenduak. Alde batetik, goiz partean, 11:00etatik aurrera Gure Eskulan Tailerra antolatu dute haur eta gaztetxoei zuzenduta. Berdura Plazan egingo dute saioa, eta antolatzaileek gurasoei gomendatu diote haurrak arropa zaharrekin eramateko. Arratsalde parterako, berriz, Gure Esku Dago Mus Txapelketa antolatu dute. Berdura Plazan egingo dute, 16:00etatik aurrera. Bikoteko 10 euro ordaindu beharko dute parte-hartzaileek, eta lehen lau sailkatuei izena-emate prezioaren zati bat itzuliko diete sari moduan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide