Datorren larunbatean, maiatzaren 10ean, bakarrizketa egongo da Kalakari tabernan. Miki Dkai komiko cadiztarrak bere umorea eskainiko dio gerturatzen den orori.
Paramount Comedy kanalean aritu izan da umorista hori, eta Kalakariko umore gaua goxatzera etorriko da Andaluziatik. 22:00etatik aurrera izango da hitzordua.