Maiatzaren 31ean, larunbatean Verdini dantza taldea izango da Zarautzen. Isabel Verdini koreografoak sortu zuen duela hogei urte pasatxo dantza konpainia hori eta Down sindromea duten hainbat pertsonak osatzen dute. Aritzbatalde kiroldegian eskainiko dute ikuskizuna, gaueko 22:00etan. Sarrerak salgai daude dagoeneko Zarauzko Turismo Bulegoan, 12 eurotan.