Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Zarauzko Udaleko Hezkuntza sailak herriko haur eta gazteengan idazteko zaletasuna bultzatzeko asmoz antolatu ohi du Salbatore Mitxelena lehiaketa. Aurten herriko haur eta gaztetxoen jarduna «benetan emankorra» izan dela jakinarazi dute. Izan ere, guztira 699 lan aurkeztu dituzte XXXII.Salbatore Mitxelena Sariketara, 509 ipuin eta 160 olerki, hain zuzen.
Bihar egingo dute sari banaketa. Modelo aretoan izango da 19:00etatik aurrera.