Aizarnako talogileen otarra San Juan egoitzari opari

Baleike 2014ko maiatzaren 8a

Asteartean amaitzen zen epea Aizarnako talogileek Santelmotako azken egunean prestatutako otar ederraren zozketako saria erreklamatzeko. Zenbaki saritua ez da azaldu, eta beraz Aizarnako kultur elkarteak opari eder hori San Juan egoitzari eman dio. Jas...

Asteartean amaitzen zen epea Aizarnako talogileek Santelmotako azken egunean prestatutako otar ederraren zozketako saria erreklamatzeko. Zenbaki saritua ez da azaldu, eta beraz Aizarnako kultur elkarteak opari eder hori San Juan egoitzari eman dio. Jaso dute otarra (barazkiak, bertako produktuekin egindako kontserbak, ogi, mernelada, gazta, oilasko, untxi,.. denetik zuena) egoitzako arduradunek; beraien eskerrik beroenak aizarnarrei.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide