TS Fundicioneseko lan gatazkaren bilakaera

Nerea Uranga 2014ko maiatzaren 8a

Garai oparoa - 2007ko otsailaren 17a. TS Fundicionesek lantegi berria inauguratu zuen Arroan. Lantegi berriari esker esportazio maila %65era igoko zutela esan zuten orduan enpresako arduradunek. Aurretik, Zumaian ere beste lantegi bat zuen; baina, hango lurrak saldu eta Arroakoa egin zuten, handiagoa. Arroakoaz gain, Zestoan herrian ere beste lantegi bat izan du TSk. Iazko urrira arte martxan egon da. Eolikoen sektorerako fundizioa du, eta makina erremintarako ere lan egin du. - 2008. urtea. Garai hartan TS Fundiciones lantegia 350 langile inguru izatera iritsi zen. Lan gatazkak - 2009ko abendua. TSko langileek euren eskubideak bermatzeko eskatuz, eta kaleratzeen aurka mobilizatu ziren. Enpresak, orduan, langileekin adostasuna nahi zuela adierazi zuen. - 2010eko otsaila. TSk iragarritako kaleratze objektiboak salatu zituzten beharginek. Langileetatik % 10 kaleratzeko asmoa agertu zuen enpresak. - 2010eko abendua. Jaurlaritzaren Lan Delegazioan 75 langile kaleratzeko espedientea aurkeztu zuen enpresak. Langileek horren kontra mobilizazioak egin zituzten. - 2011ko urtarrila. Kaleratzeak saihesteko soldatak %7 jaisteko prest azaldu ziren langileak. Gero, 30 langile kaleratu zituzten. - 2011ko martxoa. Greba mugagabea hasi zuten TSko langileek, 2009ko eta 2010eko lan hitzarmenetan enpresak hartutako konpromisoak betetzeko eskatuz. Martxoaren 28an utzi zuten greba, zuzendaritzak langileen eskakizunak onartuko zituela aginduta. - 2012ko maiatza. Zestoako planta itxi eta 25 langile kaleratzeko asmoa azaldu zuen TS Fundicionesek, lan jarduera guztia Arroara eramanez. Langileek eskatu zuten inor ez kaleratzea eta bi lantegiak mantentzea. - 2012ko abendua. Enpresak «bizirauteko» langileak kaleratzeko asmoa azaldu zuen zuzendaritzak. Zuzendaritzak kaleratzeen zerrenda ere aurkeztu zuen, 49 langilez osatua. Langileek lau eguneko greba egin zuten. - 2013ko urtarrila. Zestoako TS Fundiciones enpresan greba hasi zuten urtarrilaren 8an. Enpresarengandik beste eskaintza bat ere jaso zuten,  baina ez zuten onartu. - Ondoren, lanpostuei eusteko ituna proposatu zuen langileek. «Behin betiko proposamena eta atzera bueltarik gabekoa» zela esan zuten. - Ados ez ziren jarri eta langileek borroka gogortzeko asmoa azaldu zuten. - Urtarrilaren 15ean, greba utzi eta lanera itzuli ziren, akordioa sinatu ostean langileen eta zuzendaritzaren artean. Langileen arabera, «lan erreformaren aurrean lan hitzarmena blokeatu» zuten. - 2013ko urria. Langileek protesta hasi zuten, enpresak bideragarritasun plan berria zuela eta kontuak «ilun» zeudelako. - 2013ko azaroa. Zestoako enpresak etorkizuna izatekotan, «premiazko neurriak» hartu beharra zegoela esan zuen TS Fundiciones enpresak. 50 langile kaleratu eta soldata %25 jaistea aurreikusten zuen bideragarritasun plana aurkeztu zuen. Planak, proiektu industriala bermatu eta indartzea ahalbidetuko zuela zioen enpresak. - Lanpostuen alde egiteko asmoa azaldu zuten langileek, eta plana «onartezina» zela esan. - Langileek gutun bat jaso zuten: proposamena onartzen ez bazuten enpresa itxiko zutela zioen bertan. - 2013ko abendua. Bilduko zinegotzi Ixiar eta Izaskun Sagartzazuk kargua utzi zuten Zestoako Udalean. TS Fundicioneseko aferak bultzatuta hartu zuten erabakia. - 2014ko urtarrila. Mobilizazio astea iragarri zuten TS enpresako langileek. Besteak beste, manifestazio bat egin zuten. -Negoziazioak geldiaraztea egotzi zien TSko zuzendaritzak langileei. - Langileek hainbat mobilizazio egin zituzten. - 2014ko otsaila.  TS itxiko zuela azaldu zuen enpresako zuzendaritzak. - 24 orduko itxialdia egin zuten langileek. - TSko jabeak iraintzea egotzita, ikerketa bat abiatu zuen Ertzaintzak. 18 langile eta senide deitu zituzten deklaratzera, Facebook bidez egindako adierazpen batzuen harira. - 2014ko martxoa. Epailearen aurrera deitu zituzten TSko lau ordezkari sindikal. Legez kanpoko elkarretaratzeak, istiluak sortzea eta heriotz mehatxuak egitea egotzita joan ziren epaitegira. Euren jarduera «kriminalizatu» nahi izatea salatu zuten TSko langileek. - 2014ko apirila. TSko langileek «Eusko Jaurlaritza estutzeko» lantegia okupatu zuten, itxialdia hasiz. - 2014ko maiatzaren 1a. Itxialdia utzi zuten langileek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide