Gaur hasiko ditu Zarauzko Pagoeta Mendizale Elkarteak Mendi Jardunaldiak

Amaia Ventas Aldabaldetreku 2014ko maiatzaren 8a

Pagoeta Mendizale Elkarteak gaur emango die hasiera aurtengo Mendi Jardunaldiei. Lehen saioan Acopan Tepuy ikus-entzunezkoa aurkeztuko du Adolfo Madinabeitia eskalatzaile gasteiztarrak;Venezuelan eginiko espedizioa du oinarri. Emanaldia 20:00etan izango da, mendizale elkarteak Santa Marina kalean duen egoitzan. Gaztelaniaz egingo du aurkezpena. Horrez gain, Pagoeta elkarteak Zarauzko Beteranoen XXIII. Ibilaldia antolatu du datorren iganderako, maiatzaren 11rako. Araba aldera joko dute aurten, Badaia mendilerrorantz. Hueto Goien herrixkatik Ganaltoko gurutzera igoko dira, 14 kilometroko ibilbidea osatzeko; bost ordukoa da gutxi gorabehera. Eguna biribiltzeko, bazkari legea egingo dute Gasteizen. Izena Mendizabal kinkiladendan eman daiteke (gaur da azken eguna); bazkariak 27,5 euro balio du, eta autobuseko bidaiak 10 euro.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide