Orioko Zaharren Babeslekua bost egunetan itxita izango da

Urola Kostako Hitza 2014ko maiatzaren 8a

Orioko Udalak jakinarazi duenez, Zaharren Babeslekua itxita egongo da datorren astelehenetik ostiralera bitartean, biak barne. Zaharren Babeslekua irekita izaten da urte osoan zehar, baina lokalean hobekuntza lanak egiteko hainbat egunetan itxi egingo dute. Maiatzaren 17an, larunbatean irekiko dute berriz ere.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide