Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Aia Lantzen-ek Armendi-Gain kaleko 23. zenbakiko beheko B etxebizitza babestua salmentan jarri du; 78,34 metro koadroko etxebizitza da. Zozketan parte hartu nahi duten aiarrek maiatzaren 21a baino lehen aurkeztu beharko dute eskaera orria, 2012ko Pertsona Fisikoen Gaineko Zergaren agiria eta bestelako dokumentazioa udaletxean.