Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Txurrumuski Aisialdi Taldeak uda sasoirako haurrentzat eta gaztetxoentzat hainbat jarduera antolatu ditu; Haur Hezkuntzako 2 urte bitarteko haurretatik hasi eta Lehen Hezkuntzako 6. mailako gaztetxoak arte.
Alde batetik, uztailean goizetan Udaleku Irekiak antolatu dituzte, eta 3-12 urte bitarteko haurrek izango dute bertan parte hartzeko aukera. Hilabetea 80 euro kostako da.
Bestetik, abentura jarduerak atsegin dituzten gaztetxoentzat ere eskaintza berezia egongo da, Gazte Abenturak izeneko aisialdi eskaintza antolatu baitute Lehen Hezkuntzako 3. mailatik 6. mailara bitarteko gaztetxoentzat. Jardueraren kostua 105 eurokoa izango da.
Horretaz gain, etxeko txikienentzat, 2 urte bitarteko haurrei zuzenduta ere egongo da uztailean goizetan aisialdi jarduerarik; Udako Txokoa, hain zuzen ere. Hilabeteko kuota 85 eurokoa izango da.
Izena emateko bidea
Txurrumuskiko aisialdi jardueretan izena eman nahi dutenek horretarako aukera izango dute maiatzaren 22an eta 23an 18:00etatik 19:30era Kultur Etxean. Izena eman aurretik gurasoek dirua sartu beharko dute Txurrumuskik Euskadiko Kutxan duen zenbakian: 3035 0182 18 1820021770. Kontzeptuan haurraren izen-abizenak zehaztu beharko dituzte. Informazio gehiago nahi dutenek www.oriora.com helbidean eskuratu dezakete.