Artisau azoka egingo da maiatzaren 11n Orion

Karkara.eus 2014ko maiatzaren 7a

Egun osoa iraungo du eta hogeita hamar postu baino gehiago egongo dira

Orioko Artisau Azokak hogeita bigarren edizioa du aurtengoan eta maiatzaren 11n egingo da herriko plazan. Hogeita hamar artisau baino gehiago etorriko dira postua jartzera, Gipuzk...

Egun osoa iraungo du eta hogeita hamar postu baino gehiago egongo dira

Orioko Artisau Azokak hogeita bigarren edizioa du aurtengoan eta maiatzaren 11n egingo da herriko plazan. Hogeita hamar artisau baino gehiago etorriko dira postua jartzera, Gipuzkoa, Bizkaia, Nafarroa eta Iparraldetik.

Bitxiak, eztia, senda-belarrak, zeramika, gozokiak, arropa, euskal produktuak, xaboiak, ahate-produktuak, ukenduak, hortxata eta beste hainbat produktu ikusi eta erosteko aukera egongo da azokan.

11:00etatik 19:30etara iraungo du azokak, eta ez da eguerdian etenik egingo. Aurten, postu guztiak plazan jarriko dira, eta ez elizako zimitorioan, beste urteetan bezala.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide