Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Santa Marina Eguna hilaren 21ean bada ere, girotzen joateko hainbat ekitaldi izango da asteburu honetan. Larunbat goizean, 10:30ean Pilota Txapelketa jokatuko dute Villa Manuelako frontoian.
Arratsaldean, berriz, Mus Txapelketa Azkarra egingo dute 16:30etik aurrera. Bertan eman ahalko da izena, 16:00etatik aurrera.
Horrez gain, danborradako entseguak egingo dituzte hilaren 13tik 15era. Merkatu Plazan 21:00etan elkartuko dira danborjoleak hiru egunetan.