Duela 150 urte jaio zen Txomin Agirre idazlea Ondarroan, eta ia bere bizitza osoa Zumaian egin zuen. Hori dela eta, Txomin Agirrek euskal literaturaren historian izan duen eraginari buruzko hitzaldia antolatu du Zumaiako Udalak. Jose Andres Alvaro Ocarizek izango da hizlari bihar, osteguna, Alondegian (19:00etan). Kresala eta Garoa eleberri ezagunen egilea da Txomin Agirre.