Aurrera doa Zumaiako Pilota Txapelketa Herrikoia. Joan den ostiralean jokatu ziren Herri Eskolako pilotalekuan hirugarren jardunaldiari zegozkion partidak, ondoko emaitzekin: Aitzol Oliden 22-15 Asier Olasagasti; Carlos Oliveira 22-14 Jagoba Uranga; Patxi Salaberria 22-11 Eneko Urbieta. Ostiralean jokatuko dira laugarren jardunaldiko partidak, 18:00etatik aurrera, Odieta pilotalekuan –euria egiten badu Herri Eskolan–.