Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak antolatuta, Uxue Alberdik hitzaldi bat emango du bihar 19:30etik aurrera Bertsolaritza: begirada feminista bat izenburupean.
Alondegian izango da saioa, eta tradizioz gizonezkoen eremua izan den jardunean emakumeen errealitatea jorratuko dute. Bertsolaritzaren panorama aztertuko dute begirada feministatik, gaur egungo egoeraren diagnosia egin eta aurrera begirako erronkak definitzen hasteko.