Aiako Asentzio Azokan parte hartzeko izena eman daiteke

Aiora Larrañaga Solabarrieta 2014ko maiatzaren 7a

Maiatzaren 25ean Asentzio Azoka egingo dute Aian, eta udalak bertako baserritarrak eta ekoizleak jaian parte hartu eta postua jartzera gonbidatu nahi ditu. Hala ere, animaliak eraman nahi dituztenek, animalien identifikazio zenbakia edo ustiakuntzaren zenbakia aurkeztu beharko dutela azaldu du Aiako Udalak. Aiako Asentzio Azokan postua jarri edo animaliak eraman nahi dituztenek hilaren 16a baino kehen eman beharko dute izena Aiako udaletxeko bulegoetan. Dietak Aiako Udalak jakinarazi duenez, ganadua, abereak eta bestelako animaliak eramaten dituztenen artean dietak banatuko ditu. Esne behiengatik 100 euro buruko, bigantxengatik 60 euro, 15 ardiko, eta taldeagatik, 105 euro. Dieten inguruko informazioa eskuragarri dago www.aiako.com helbidean. 1urolakosta.hitza.eus

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide