'Etxepare Rap' emanaldia eskainiko du Imanol Epeldek bihar Zarauzko Arrano tabernan

Urola Kostako Hitza 2014ko maiatzaren 6a

http://youtu.be/XbhmChxnjRE

http://youtu.be/XbhmChxnjRE Imanol Epeldek Etxepare Rap emanaldia eskainiko du Arrano tabernan bihar. Lehengo urte bukaeran izen bereko bloga zabaldu zuen zarauztarrak Argia-n,  euskal literaturaren historia kantuz egiteko helburuarekin. Dagoeneko hainbat lan rapeatu ditu, besteak beste,  Salbatore Mitxelenaren Abedants, Txirritaren Neska bat tentatzen eta Bernard Etxepareren Ligua Vasconum Primitiae.  Iluntzeko 21.30ean izango da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide