Oso larri jarraitzen dute atzo Bombas Azkuen zauritutako hiru langiletik bik

Zestoako Hitza 2014ko maiatzaren 6a

Atzo goizean Arroa Beheko Bombas Azkue enpresan izandako sutean erre ziren hiru langileetatik bik oso larri jarraitzen dute Osakidetzak gaur goizean igorritako medikuaren txostenaren arabera. Bi langile horiek erredura larriak izan zituzen aurpegian eta buruan eta arnas hartzeko makinara konektatuta dituzte atzotik. Bizkaiko Gurutzetako ospitalean daude. Atzo larri zegoen hirugarren langilearen egoera hobera doa. Donostiako Ospitalean dago ingresatuta eta egonkor dago.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide