Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Azpeitiko Olatz auzoan gaur goizean istripu bat gertatu da traktore eta moto baten artean. 08:30ean izan da istripua, Etxeberri baserriko bidean, eta ondorioz 16 urteko moto gidariak zauri larriak izan ditu. Osakidetzako helikoptero batek Gurutzetako ospitalera eraman du gaztea eta ebakuntza egiten ari zaikie une honetan. Diagnostiko oso larria du.
Traktorearen gidariak, antza, ez du minik hartu. Motoa goitik behera zihoan eta behetik gora zetorren traktorearen aurka jo du, aurrez-aurre.