Bebarruko Jardunei amaiera emateko aste berezia prestatu dute Azkoitiko Matadeixen. «Irudien garaian bizi garen honetan interesgarria iruditzen zitzaigun horren inguruan aritzea», esan dute antolatzaileek. Ikus-entzunezkoen arloan lan egiten duten Zemo98 eta Zazpi t’erdi kolektiboak izango dira azken astean.
Lehenengoek hezkuntza, komunikazioa eta ikus-entzunezko narrazioarri buruzko lanak ekoizten dituzte, «kultura askea» eta birnahasketa ardatz izanda. Zazpi t’erdik, berriz, «ez-fikzioan» eta bideo-sormenean egiten du lan. Gaur eta ostegunean irudien erabilerari eta jabetza intelektualari buruzko lanak eskainiko dituzte. Saio horiek, gainera, larunbateko ekintzetan parte hartzeko lagungarriak izango dira. Izan ere, larunbatean Irudi soinu inprobisazio laborategia egingo dute. 14:30ean, bazkari tertulia egingo dute bi taldeen ideietan sakontzeko, eta 22:30ean performanzeak eskainiko dituzte goizean sortutako materialarekin. Informazio osoa, hemen:
www.mataderoekintzak.wordpress.com.