100 urteen muga pasa du Monica Salaberriak. Herenegun, maiatzaren 4an, 101 urte bete zituen. Pasai Donibanen jaio zen 1913an, baina oso gaztea zela eskola publikoan lanean hasi eta Oriora etorri zen bizitzera. Señorita Monica ezizena hortik datorkio, irakasle lanetan urte asko igaro zituelako.
Ehun urtetik gorako bakarra
Ehun urte ez dira erraz betetzen, izan ere, Salaberria da une honetan ehun urteak pasa dituen bakarra Orion erroldatutakoen artean. Jaio zeneko mendeurrena ospatu zuen igandean eta lore-sorta eman zien opari Udaleko Ordezkariek. Miriam Uranga alkateordea eta gizarte zerbitzuko bi langile izan ziren bere etxean, zoriontzen.