Gaur goizeko lan istripuan zauritutako langileetako bi oso larri daude, Osakidetzak jakitera eman duen informazioaren arabera. Biak Gurutzetan daude, Erredura Handien Unitatean. Beste bat Donostian dago artatuta, pronostiko larriarekin. Azken bat Mendaroko eritzean dago, kea arnasteagatik, baina pronostiko arina du eta datozen orduotan jasoko du etxera joateko sendagiria.Gurutzetan dagoen langileetako batek, 56 urtekoa, bigarren mailako erredurak dauzka aurpegian eta buruan. Gainera, arnas hartzeko laguntza behar du, edema, aurpegiko erredurak eta arnastutako kearen ondorioz. Gurutzetan dagoen besteak 43 urte ditu, eta bigarren mailako erredurak dauzka aurpegian, buruan eta hanketan. Biak oso larri daude. Erredurak dauzkan hirugarren langilea Donostiako Ospitalean dago. 53 urte ditu eta Kirurgia Plastikoko Unitatean artatu dute. Erredurak dauzka hanka, beso eta eskuetan.