Herriko hainbat eta hainbat eragilek Euskara Aholku Batzordearen barruan egiten duten lana ikusarazi eta zabaltzeko Euskai marka sortu dute. «Herriko eragile ugari lan asko egiten ari dira Euskara Aholku Batzordearen barruko hiru azpibatzordetan. Barne mailako lana da hori eta ikusgarritasuna emateko Euskai sortu dugu. Lizardik badu poema bat eta bertan askai hitza aipatzen da. Horrek hazten ari dena esan nahi du, eta horixe bera islatu izan nahi dugu Euskairekin: batetik, Zarautzen hazten ari den euskara;
eus eta
kai, euskararen kaia ere izan daiteke; eta wifiaren itxurako irudiarekin ere zabaltzen doan zerbait irudikatu nahi izan dugu", azaldu du Gari Berasaluze Euskara zinegotziak. Gaur eguerdian aurkeztu dute marka berria, eta baita Euskara Aholku Batzordeak antolatu duen Euskararen Astea ere. Hona hemen ekimenen zerrenda:
Maiatzak 12-18
- 18:00-20:00. Euskara ospeletik eguterara erakusketa Merkatu Plazan.
Maiatzak 13, asteartea
- 19:00. Telp tailerrak hitzaldia Etxezabalan, EMUN-en eskutik.
Maiatzak 14, asteazkena
- 19:00. Hiztunpolisa: norabideaz ideia batzuk hitzaldia Jon Sarasuaren eskutik, Etxezabalan.
Maiatzak 15, osteguna
- 19:00. David Anauten
Euskara ospeletik eguterara dokumentala eta mahai ingurua, Modelo aretoan.
Maiatzak 16, ostirala
- 13:00. Eskai sarien banaketa, Etxezabalan.