San Juan eta Orio irabazle traineriletan

Baleike 2014ko maiatzaren 5a

San Juan emakumezkoetan eta Orio gizonezkoetan izan dira San Telmo Sariko irabazleak. Bestalde, Zumaiako jubenilek bandera irabazi du Getarian. San Telmo trainerila saria San Juanek eta Oriok eraman dute. Emakumezkoetan Zumaiak bandera lehiatzeko aukera guztiak galdu zituen ziabogan kateaturik gelditu zenean. Azkenak amaitu zuten. Gizonezkoetan, Zumaia B laugarren izan zen eta Zumaia A bosgarren. Getaria eta San Pedro sailkatu ziren Orioren atzetik. Polemikarik ere ez zen falta izan, Oriok eta Hondarribiak arraunekin talka egin baitzuten. Bestalde, jubenilek Gipuzkoako Trainerila Ligako estropada irabazi zuten Getarian. San Telmo zozketako zenbaki sariduna: 7.922; ordezkoa, 8.775.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.

Izan Gukakide