"Urteko zarata kontzertua" izango da ostiralean Zarauzko Putzuzulon

Urola Kostako Hitza 2014ko maiatzaren 5a

Azpeitiko Gaitze, Zarauzko Metralleta eta Dictadura eta Chicagoko Los Crudos taularatuko dira hilaren 9an Putzuzulon. Azken horien 18 urte pasatu ostean itzuliko dira ostiralean Zarautzera. Sarrerak dagoeneko salgai daude Gasteizen Hala Bedi irratian, Donostian Skizo dendan, Bilbon La Espuela tabernan eta Zarautzen Arrano tabernan. Sarrera bakoitzak bost euro balioko du. Kontzertuak 22:00etan hasiko dira.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide