Hesolak heziketa eta sormen eskolen barruan, rapa eta bertsolaritzari buruzko ikastaroa egingo dute maiatzaren 10ean, larunbatean. Hitzekin jolas eginez, "goiz pasa ederra" egin ahalko dute herritarrek Imanol Epelderekin batera. Parte-hartzaileek rap kantu bat osatuko dute hiru ordutan. Ebro Etxean izango da, 10:00etatik 1300etara.
Interesa dutenek hainbat bide izango du eskura izena emateko. 943-835568 telefonora deitu daiteke edota hesolakzarautz@gmail.com helbidera mezua idatzi. 15 euro kostako du; Artezaleak taldeko harpide denak, ordea, 10 euro besterik ez du ordaindu beharko.
Informazio gehiagorako Artezaleak-en webgunea edota facebook-a bisita dezake.