Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Zainketa lanetan jarduten dutenei zuzendutako euskara ikastaroa antolatu du Zarauzko Udalak. Helburua zaintzaileei lan horretan erabili ohi diren hitz eta esamoldeak irakastea da, besteak beste. Maiatzaren 13an hasiko dute eta sei aste iraungo du. Astean bi saioa egingo dituzte. Ordutegia ez dute zehaztu oraindik; izena ematen dutenen artean erabakiko dute bi aukeren artean: 14:30-16:00 bitartean ala 17:00-18:30 bitartean.
Hamar euro ordaindu beharko dira izena ematerakoan. Izena emateko edota informazio zabalagoa eskuratzeko Zarauzko Udaleko Gizarte Zerbitzuetara jo daiteke, Zigordia kaleko 33.zenbakira, bertara telefonoz (943-005127) deitu edota jaranguren@zarautz.org helbidera mezua bidali.