Maiatzaren 22an aurkeztuko dute 'Benan, mendia arnas', Iruretaren omenezko dokumentala

Zestoako Hitza 2014ko maiatzaren 5a

http://youtu.be/GRS_5Cx4BE0

Igande honetan, maiatzak 11, urtebete beteko da Benantxio Irureta hil zela. Aneto mendian (Pirineoak, Huesca) izandako istripuan zendu zen. Urteurren horren harira, eta Lagun Onak MBren eskutik, Xumar Altzugaraik egindako dokumentala aurkeztuko dute datorren maiatzaren 22an, Azpeitiko Soreasu Antzokian. 'Benan, mendia arnas' dokumentala egin ahal izateko, Benantxioren mendi ibilbidean garrantzi handia izan duten hainbat lagunekin egon dira Xumar Altzugarai zuzendaria eta Estitxu Fernandez elkarrizketatzailea.

Aurkezpen egunetik aurrera, salgai izango da dokumentala, 5 eurotan eta dokumentalaren eta Iruretaren inguruko informazioa eskaintzeko webgunea martxan da dagoeneko, mendiaarnas.com

Hemen ikusgai dokumentalaren aurrerapen bideoa:

https://vimeo.com/92816414

[yframe url='http://youtu.be/GRS_5Cx4BE0']

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide