Leok’k Kultur Elkarteko kideek, udalaren laguntzarekin antolatuta, Sebastian Etxeberria
Xebas zenari omenaldia egin diete eguerdian Zestoan. Ekitaldi xumea izan da Laranjadi plazan egin dutena, "egoera eta pertsonak berak eskatzen duena". Plaza herritarrez beteta, Leok'k taldeko kideek, Idiakaitz Txistulari Taldeak, Zestoako Musika Bandak eta Itxaropena Dantza Taldeak emanaldi berezia prestatu dute.
Duela sei hilabete minbiziaren ondorioz zendu zen zestoarra gogoratu dute senideek, musikan izan zituen bidelagunek eta herritarrek. "62 urterekin, isil-isilik, urriaren 21 hartan joan zitzaigun gure artetik, xumetasunean", gogoratu dute. Musika "afizio eta pasio" izan zuela azpimarratu dute, eta horregatik musikaz aitortu dute haren lana.
Gauean, berriz, kontzertu «deigarria, bizia eta erakargarria» eskainiko dute Leok’k eta Gozategi taldeek.