Asteazken iluntzean ireki zuten Cava Azoka Munoan Zarauzko arraunlari beteranoen taldeak, Badok Hamahiruk antolatuta. Antolatzaileek azaldu dutenez, zubian jende askok jai izan badu ere, egun gora-beheratsuak izan dira. "Ostegunean jende asko bildu zen azokan, baina ostirala nahiko pattala izan zen. Horregatik, zarauztarrak eta oro har Urola Kostako herritarrak azokara bisita egitera animatu nahi ditugu, giro ederra izango dugu-eta". Askotariko cava motak dastatzeaz gain, musika, trikitilariak eta Pintxo Cava ere izango dira, besteak beste azokan.