Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
http://youtu.be/1nW3zPyNS1k
http://youtu.be/1nW3zPyNS1k
Antxoa Eguna dela eta egitarau oparoa antolatu dute Getariako Udalak eta Getariako Kofradiak, herriko eragileekin elkarlanean; tartean, Ni ere jostuna, gaur sarekonpontzailea tailerra haurrentzat. Gaur goiz eguerdi partean dozena haur bildu da Cristobal Balenciaga Museoan eta jostungintzaren eta sare konpontzearen munduan murgildu dira modu dinamiko eta atseginean; arrantza sareekin ere jantziak egin daitezkeela ikasi dute.