Athletic Clubek irabazi du nesken Azpeitia Cup txapelketa

Urola Kostako Hitza 2014ko maiatzaren 2a

Infantil neskek Azpeitia Cup txapelketa jokatu zuten atzo, Azpeitiko Garmendipe futbol zelaian. Eguna euriarekin hasi bazuten ere, orduek aurrera egin ahala eguraldia altxatu eta 1.500 ikusle elkartu ziren Garmendipen, antolatzaileek jakinarazi dutenez. Giro onean jokatu zuten infantilek, eta azkenean Atletic Club Bilboko taldea nagusitu zen txapelketan. Txapeldunorde geratu zen Real Sociedad taldea, eta hirugarren postua Erandioko Betiko Neskak taldeak lortu zuen. Jokalari eta atezain onenaren sariak Athenea del Castillo del Reocin eta Eguzkiñe Peñak jaso zuten, hurrenez hurren. Besteak beste, Juan Luis Larrea Gipuzkoako Futbol Federazioko presidentea izan zen txapelketan, eta elkarteari lan honetan jarraitzeko animoak eman zizkion. Egitasmoarekin, Azpeitia oinarrizko futbolaren  "hiriburu" bihurtzen ari dela adierazi du Azpeitia Cup elkarteak. Hemen argazkiak:

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide