Cristobal Balenciaga Museoan egin dute Antxoa Eguneko ekitaldia. (Egilea: Aiora Larrañaga)
Gaur eguerdian Getariako Cristobal Balenciaga Museoan Antxoa Egunari hasiera eman eta Eutimio Alberdi et Jaxinto Isasti getariarrak omendu dituzte Zilarrezko Antxua aipamenarekin; Pedro Subijana sukaldari donostiarrak ere jasoko du Zilarrezko Antxua aipamena, baina azken mementoko ezustekoa dela-eta ezin izan du ekitaldian izan.
Laugarren aldiz ospatuko dute Getarian gaurtik igandera bitartean Antxoa Eguna eta lehen aldiz inaugurazio ekitaldia Cristobal Balenciaga Museoan egin dute. Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Nekazaritza eta Arrantza saileko ordezkariak ekitaldian izan dira, baita Getariako Udaleko eta Kofradiako ordezkariak ere. Ekitaldi irekia izanik herritar ugari bildu da hitzorduan.