Giro herrikoia izango da Azkoitiko Santakutzen ere

Ane Olaizola 2014ko maiatzaren 2a

Maiatzaren lehenengo asteburuarekin batera, Azkoitiko Santakutz auzoan ere festak ospatuko dituzte asteburu honetan. Iaz baino ekintza gutxiago egingo dituzte auzoan, baina betiko giroari eutsiko diote beste urte batez. Giro herrikoia nagusituko da auzoan, eta tarterik handiena hango Laja jatetxean, eta trikitilariek, jan-edanak eta ekitaldi erlijiosoek hartuko dute. Izan ere, festak meza nagusiarekin hasiko dituzte, eta igandean ere izango da, hango komentuan. Umeentzako ekitaldiak ere izango dira igandean; eguerdian, jolasak egingo dituzte, eta arratsaldean poniak eta zezen txikiak izango dira. Egitaraua:
  • MAIATZAK 3, LARUNBATA
- 11:30. Meza Nagusia. - Ondoren. Auzokoentzat hamarretakoa. - 20:30. Trikiti afaria, Laja II eta Lurtxurdiorekin.
  • MAIATZAK 4, IGANDEAN
- 10:00. Meza nagusia. - 12:30. Ume jolasak. - Ondoren. Bazkaria. - 17:30. Zelai luzerekin poniak eta zezen txikiak. - Egunean zehar. Garmendia eta Munorekin trikiti saioa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide