Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Gure Esku Dago mugimenduak Durango eta Iruñea batuko dituen giza katea antolatu du ekainaren 8rako. Hilabete falta da horretarako, eta Zarauzko batzordeak 1.000 lagun eraman nahi ditu zarauztarrei egokitu zaien kilometrora, Urretxura. Hala, Baietz 1.000 kanpaina jarri du abian.
Bihartik hasita, maiatzeko asteburu guztietan Sortaldea kultur gunean izango dira batzordekideak. Bertan ekainaren 8ko giza katean parte hartzeko fitxak eskuratu ahalko dira. Era berean, ekitaldiaren inguruko kezkak argitu ahalko dituzte herritarrek, garraio arazoak, eguneko egitaraua eta kilometroaren kokapena, besteak beste. Halaber, Gure Esku Dago mugimenduaren materiala ere erosi ahalko da, elastikoak eta zapiak, kasu. Bestalde, antolatzaile043@gureeskudago.net helbidea jarri dute abian, Internet bidez izena eman nahiz zalantzak argitzeko.