Maiatzaren Lehenaren harira, hainbat ekimen izan dira gaur goizaldean Zumaian. Goizeko 7.00rak aldera, ”Zuen errepideak miseriara garamatza” zihoen pankarta zabaldu dute ezezagunek Zumaiako sarrerako biribilgunean. Gazteria beti langileekin izango dela adierazi dute. Argazkiak eta oharra bidali dizkigute ekimenaren egileek. Bestalde, goizean zehar ikusi ahal izan dugun moduan, banketxe-bulegoak margoz zikinduta agertu dira. Bide-mozketaren oharra eta argazkia: TS-ko fabrikan, edozein lantegietan eta kalean, Zumaiako gazteria langileekin izango da beti. Haien borroka gure ere badelako. Etorkizun ilunera kondenatu nahi gaituzuelako, zuen errepideak miseriara eta prekarietatera besterik ez garamatzalako, ez zarete pasako! Gora langile borroka!