Infantil neskak Azpeitia Cup txapelketa ari dira jokatzen Garmendipen

Urola Kostako Hitza 2014ko maiatzaren 1a

Azpeitia Cup futbol txapelketan lehenengo aldiz infantil neskak ari dira lehiatzen. Euskal Herriko eta Kantabriako (Espainia) 21 talde    ari dira partidak jokatzen gaur, Azpeitiko Garmendipe futbol zelaian, tartean Azkoitiko Anaitasuna, Zarautz, Orio eta Azpeitiko Lagun Onak taldeak. Eguraldiari aurre eginez, jende ugari elkartu da Garmendipen, eta horien animopean ari dira jolasten neskak. Ekainaren 13tik 15era, berriz, mutil kimuen Azpeitia Cup Adiskidetasunaren zortzigarren txapelketa jokatuko dute. Lagun Onak eta Zumaiako taldeak, besteak beste Bartzelona, Real Madril, Athletico Madril, Sevilla eta Valentzia taldeen aurka lehiatuko dira.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide