Aulki mugikorreko Gipuzkoako Txapelketa jokatuko dute gaur Orion

Aritz Mutiozabal 2014ko maiatzaren 1a

Aulki mugikorretako Gipuzkoako Ligako zortzigarren jardunaldia jokatuko dute gaur Orion, 16:30etik aurrera. Gipuzkoako Txapelketa jokatuko dute zortziko nagusian:  Orio, Zarautz, Santiagotarrak eta Hondarribia ariko dira nor baino nor. Igandean Euskal Federazioko jardunaldia egingo dute Legution, 10:00etik aurrera. Zortziko nagusiko Euskadiko Txapelketa jokatuko dute Santiagotarrak, Hondarribiak eta Oriok. Trainerilletan, larunbatean Orion jokatuko dute Gipuzkoako Ligako bosgarren jardunalda, 18:00etan, eta igandean, 11:00etan, Getarian. Horiez gain, Zumaian XXXI. San Telmo Saria egongo da jokoan gizonezkoetan eta II. San Telmo Saria emakumezkoetan, 18:00etatik aurrera.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide