Azokekin biziberritu nahi du Udalak Beheko Plaza

Baleike 2014ko apirilaren 30a

Eusebio Gurrutxaga plaza berritzeko lehen lanak hasi dira. Oraingoz, Mugi bizikleta zerbitzuko aparkalekuak eta eserleku batzuk kendu dira –eserlekuak Basadin jarriko dituzte, Narrondo ibaiaren ondoko pasealekuan–. Santelmoen ondoren ekingo diote zorua altxa eta azpiko ur-zerbitzuen hoditeria berritzeari. Hiru hilabete beharko dira lanak amaitzeko eta aurrekontua 400.000 eurotik gorakoa da. Campezo enpresak egingo ditu lanak, 400.000 eurotik gorako aurrekontuarekin. “Ez da lehiaketara aurkeztu den proposamen merkeena, baina bai plazako merkatari, eragile eta herritarren beharrei gehien egokitzen zaiena”, jakinarazi du Udalak. Lanak hiru hilabetean egingo dituela agindu du enpresak, eta faseka antolatuko ditu, ahalik eta enbarazu gutxien egiteko. Lanak egiteko 100.000 euroko diru-laguntza jaso du Udalak Aldunditik, eta beste 36.000 euro Jaurlaritzatik. Behin txukuntze lanak amaitutakoan, plaza biziberritzeko proiektu berriak ditu Udalak. Batetik, ostegunetan Amaiako plazan eta Ondartxon egiten den azoka Beheko Plazara eraman nahi du. “Udalaren ustez gaur egungo gunea ez da lekurik egokiena azoka egiteko, espazioa zatituta dagoelako”. Baina osteguneko azokaz gain, herriko lehen sektoreari bultzada emango dion beste azoka bat antolatu nahi du Udalak. “Garaiko produktuak bertan ekoiztu eta kontsumitzea bultzatuko duen azoka” izango litzateke. Azoka hori posible ote den eta zer ezaugarri behar dituen erabakitzeko maiatzean hasiko da Udala eragileekin biltzen.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.

Izan Gukakide