Asentzioko ferian parte hartzeko deialdia egin die Aiako Udalak baserritar-ekoizleei

Karkara.eus 2014ko apirilaren 30a

Maiatzaren 16a baino lehen eman beharko du izena ferian parte hartu nahi duen orok

Maiatzaren 25ean, igandean, Asentzio Feria egingo da Aian, eta Udalak inguruko baserritar-ekoizleei bertan parte hartzeko gonbita luzatu die. Horretarako, maiatzaren 16a baino lehen Udaletxean izena eman dezaten eskatzen die.

Bestalde, animaliak eraman nahi dituztenek, horien identifikazio zenbakiak edo ustiakuntza zenbakiak aurkeztu beharko dituzte. Udalak dietak banatuko ditu feriara eramaten den abere bakoitzeko:

Esne behiak – 100 € buruko
Bigantxak – 60 € buruko
Larre behiak – 60 € buruko
Idiak – 60 € buruko
Ardiak, gutxieneko lotea 15ekoa – 105 € lote bakoitzeko
Ahuntzak – 15 € buruko
Astoak – 50 € buruko
Zaldiak – 60 € buruko
Pony eta pottoka helduak – 40 € buruko

Beste animaliak eraman nahi izanez gero, kasu bakoitzeko baloratuko dira dietak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.

Izan Gukakide