Uztailaren 12an ekingo diote Euskotren Ligako seigarren denboraldiari

Aritz Mutiozabal 2014ko apirilaren 30a

[Sasoian.info] Euskotren Ligako seigarren denboraldia jokatuko dute aurten, eta jada zehazten hasi dira egutegia. Guztira, zortzi estropadek osatuko dute, Pedreñan hasiz eta Zarautzen amaiera emanez. Iazko Euskotren Ligako txapeldun Zumaiak bermatuta du parte-hartzea, baina beste hiru txartelak zazpi hautagairen artean erabakiko dira. Gipuzkoatik lau traineru aurkeztuko dira: Hibaika Jamones Ancín, San Juan Iberdrola, Orio Babyauto eta Getaria-Zarautz; azken hauek talde berria osatuko dute, indarrak batuz. Galiziatik bi (Cabo eta Samertolameu) eta Kantabriatik beste bat (Santoña Grupo Tanee). Zazpi hautagaiek lehen sailkapen jardunaldia uztailaren 12an jokatuko dute Pedreñan, eta hurrengo egunean, bigarrena, Donostian. Bi estropada hauetan Zumaiarekin batera lehiatuko diren hiru traineru aterako dira. Hasierako bi jardunaldi hauek hauek sailkapen nagusirako puntuagarriak izango dira, gainera. Hortik aurrera Euskotren Ligak ez du etenik izango abuztura arte. Ibilbide horretan Pasaia, Orio, Getxo eta Zierbenan izango dira. Azkenik, eta urtero bezala, abuztuaren 16an eta 17an Euskotren Liga Zarautzen bukatuko da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide