XLII. Bidasoa Itzulia txirrindulari lasterketa Zarauztik igaroko da maiatzaren 7an eta 9an

Urola Kostako Hitza 2014ko apirilaren 30a

Maiatzaren 7an eta 9an XLII. Bidasoa Itzulia txirrindulari lasterketa pasatuko da Zarauztik, bi aldiz egun bakoitzean. Bi egunetan Oriotik helduko dira txirrindulariak eta Nafarroa kalea zeharkatuko dute Getariarako bidea hartzeko. Ondoren Meagatik iritsiko dira berriz ere Zarautzera, eta Elizaurretik Nafarroa kalera joko dute. Ondoren, errepide nagusia gurutzatuko dute osorik, Oriorantz jarraitzeko. Maiatzaren 7an 15:40ean igaroko da tropela Nafarroa kaletik, eta maiatzaren 9an, berriz, 14:33ean. Meagatik bueltan, 16:15ean gurutzatuko dute errepide nagusia maiatzaren 7an eta hilaren 9an 16:10ean. Aipaturiko tarteetan 20 minutu lehenago errepidea itxiko dute eta txirrindulariak igaro arte ez dute zabalduko.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide