Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Musika eta dantza alorrean lan egiten duten elkarteei eta norbanakoei diru laguntzak emateko deialdia egin du Zumaiako Udalak. 45.000 euro daude urteko ohiko jardueretarako. Laguntza hauetarako Musika Patronatuko kide izan behar da. Beste 13.000 euro daude 2014rako ekitaldi zehatzak eta bereziak laguntzeko. Hamar eguneko epea dago eskaerak aurkezteko.