Naroa Landa eta Uxue Manzisidor, Urdanetako neskek, sari bana eskuratu dute Zarauzko Udalak urtero antolatzen duen Salbatore Mitxelena literatur lehiaketan. Lehen aldia da lehiaketa honetan saria jasotzen/parte hartzen dutela Orokieta eskolako ikasleek.
Naroa Landa Aramendik bigarren saria lortu du LH3. mailako ikasleen artean, Sagutxo Txikia ipuinarekin. Bertan, loreak biltzen hasi eta bere familiarengandik galtzen den sagutxo baten istorioa kontatzen du. Beste sagu batekin topatu eta lagunak egiten dira, eta horrek bere familia aurkitzen laguntzen dio.
Uxue Manzisidor Aldalur LH4. mailan dago eta lehen saria eskuratu du, Lore Gorria ipuinarekin. lorategi batean dagoen arrosa baten istorioa kontatzen du ipuinak, bere bizitza eta jabearekin duen harremana. Halako batean, bera baino ederragoa den lore bat jartzen diote ondoan, eta bi loreen arteko lehia hasten da. Arrosa gorria konturatzen da nahiago duela lorategian bakarrik bizi beste loreekin baino.
Sari banaketa maiatzaren 9an izango da, 19:00etan Zarauzko modelo zineman.
Zorionak idazle prestuei.