[caption id="attachment_62915" align="aligncenter" width="300"]

(Argzazkia: Ainhoa Mancisidor)[/caption]
Antxoa garaian murgilduta daude arrantzaleak, eta Getarian Antxoa Eguna ospatuko dute, arrain preziatuari omenalditxoa egiteko. Maiatzaren 2an, ostiralean, hasi eta maiatzaren 4ra arte (igandea) arte gastronomia eta kultura uztartuko duen egitarau zabala antolatu dute.
Igandean, esaterako, 19:30etik aurrera Hika Teatroak eta Oinkari Dantza taldeek
Itsasoaren emazteak dantza eta antzerki ikuskizuna eskainiko dute Sahatsaga Kiroldegian. Bertan izan nahi dutenek sarrerak salgai dituzte 10 eurotan Getariako Turismo Bulegoan.
Horretaz gain, ostiraletik maiatzaren 11ra bitartean Atunaren Artisau Arrantza: Jasangarritasunaren bermea argazki erakusketa izango da ikusgai udaletxeko sarrera nagusian. Azti-Tecnaliako Iñigo Onandia ikertzaileak jaso du bere argazki kamerarekin arrantzaleek eta atunek buruz buru egiten duten borroka.
GETARIAKO ANTXOA EGUNA 2014
Maiatzak 2, ostirala
- 12:00. Harrera Cristobal Balenciaga Museoan. Zilarrezko Antxua aipamena emango diete Eutemio Alberdi, Jaxinto Isasti eta Pedro Subijanari.
- 12:30. Gure Txeruko dantzariek agurra dantzatuko diete omenduei, eta Getariako Abesbatzak Boga-boga abestuko du.
- Ondoren, Getariako sukaldariek prestatutako pintxoak dastatuko dituzte ekitaldira bertaratzen direnek.
- 18:00. Antzinako usadioari jarraituz idi pareak antxoa igoko du moilatik plazara Getariako Trikitilari Taldeak eta Gure Txeru Elkarteko dantza taldearekin.
- Ondoren, Gure Txeru Elkarteko dantza taldeak emanaldia eskainiko du Gazte Alaiak txistulari taldearekin.
- 19:30. Antxoa dastatzeko aukera, frontoian Oxabi taldearekin. Antxoak parrillan, frijituta, arrautzaztuta nahiz gatzituta. Edateko, txakolina eta sagardoa txotxetik.
- Jarraian, Oxabi taldeko musikariak kalez kale.
Maiatzak 3, larunbata
- 10:30. Harrera Cristobal Balenciaga Museoan
Ni ere jostuna, gaur sare-konpontzailea tailerra.
- 17:00. Txeru aretoan haurrei zuzendutako
The wish fish filma.
- 22:30. Egan taldearekin dantzaldia, herriko plazan.
Maiatzak 4, igandea
- 09:00. Gazte Alaiak txistulari taldearen diana.
- 11:00. Arrantzaleen meza, Salbatore Deunaren parrokian, Getariako Abesbatzak abestuko du.
- Gero, Karmengo Amabirjinaren prozesioa eta itsas bedeinkapena egingo dituzte Artzapen. Jarraian, arrantzale zaharrei omenaldia egingo diete eta hamaiketakoa egingo dute.
- 11:30. Gipuzkoako Trainerillen Ligaren IV. Antxua Eguna Bandera.
- 19:30. Itsasoaren Emazteak antzezlana Sahatsaga Kiroldegian.