Arroako lantegira sartu eta itxialdia egiten ari dira TSko langileak

Urola Kostako Hitza 2014ko apirilaren 29a

Goizean TS aurrean (Ane Olaizola/Hitza) Goizeko 07:30ean sartu dira Arroako lantegi barrura langileak, TSren itxieraren kontra eta lanpostuen alde. Kateatu egin dira  batzuk. Erresistentzia pasiboa da langileen asmoa. Pixkanaka jende ugari gerturatzen ari da lantegi atarira, langileei babesa agertzeko. Bertan dira, besteak beste, Urola Kostako beste enpresa batzuetako ordezkariak  eta baita LAB eta ELA sindikatuetako eta Ernaiko arduradunak ere.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide