Orioko Kurrikulumak hitzaldia emango du gaur

Urola Kostako Hitza 2014ko apirilaren 29a

Getariako Iturzaeta Herri Eskolako Zanbuka Guraso Elkarteak eta Getariako Eskubide Sozialen Karta taldeak hitzaldi bat antolatu dute gaurko. 19:00etatik aurrera Getariako Alhondigan Orioko Kurrikuluma taldeak herrigintza eta hezkuntza arloa uztartuta egiten ari diren proiektua izango dute hizpide.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide