Abian da Zarauzko santaklaretako elastiko lehiaketa

Urola Kostako Hitza 2014ko apirilaren 28a

Jarri dute martxan Santa Klara festetako XIV. Elastiko Lehiaketa. Diseinuek Santa Klara, Azken Portu eta Aritzbataldeko Jaiak 2014 leloa izan beharko du. Parte-hartzaileek diseinu bat baino gehiago aurkez ditzakete lehiaketara. Horiek azkenportua@gmail.com helbide elektronikora bidali beharko dira maiatzaren 16a baino lehen. Irabazleek pare bat elastiko eta 150 euroko saria eskuratuko ditu. Aurten hainbat berrikuntza izango du festa horrek. Skapa festa batzordetik jakinarazi dute jaiek lau egun—abuztuaren 9an hasi eta 12a arte— iraungo dutela eta horrenbestez egitarauan ere aldaketak egingo dituztela.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide