Urtero bezala, ziklomotorren IAT Ibilgailuen Azterketa Teknikoa egiteko aukera izango da Zarautzen bertan, maiatzaren 14, 15, 16, 19, 20 eta 21ean. Ohiko lekuan izango da: Astiko aparkalekuan, autopistaren zubi azpian. Eta Applus Iteuve Euskadi S.A. enpresakoek egingo dute. Azterketa bi gurpileko ziklomotorrei egingo zaie, baina ez motozikletei eta lau gupileko ziklomotorrei.
Hondoko dokumentazioa aurkeztu beharko da azterketa egin ahal izateko:
-
Ziklomotorraren ezaugarri teknikoen ziurtagiri originala
-
Zirkulazioko baimena
-
Derrigorrezko asegurua
26,97 euro balioko du eta interesa dutenek txanda hartu behar dute. Horretarako, Udaltzaingora gerturatu beharko dute herritarrek, maiatzaren 7tik 13ra bitartean.