Sasoi bikainean dagoela erakutsi du Iñigo Peñak asteburuan jokatu zen Kopa 1000 estropadan. Banakako saioan, bigarren izan da Cubelosen atzetik. Horrela, abuztuan Munduko Txapelketan izango da, Moskun, Espainiako selekzioko K4arekin. Bestalde, Itxas-Gaineko jubenilek emaitza onak lortu dituzte. Barruetabeña eta Gerekak B finala irabazi dute, Azkune eta Martin hirugarren izan dira C finalean, eta lauko piraguarekin seigarren izan dira.